2013/04/30

300 metro....

....zure ametsak lortzeko!!!


Maiatzaren 25an La Kuesta izeneko lasterketa ospatuko da Egiako auzoan.

 ANIMA ZAITEZTE!!!!



http://www.lakuesta.com/



2012/10/08

HEMENTXE GAUDE BERRIRO ERE!!

Kaixo familia!!!

Zer moduz zaudete? Ondo, ezta? Ikasturtea duela hilabete bat hasi zen eta seguru gaude dagoeneko lan- erritmoa eskuratu duzuela ;)

Eskola- kirolak ongi etorria eman nahi dizue eta gogorarazi, urte osoan zehar hemen izango gaituzuela kirol munduaren berri emateko prest: partiden ordutegiak, kirol bitxikeriak,...

Urriaren 1an Mariaren Bihotza Ikastolako eskola- kirola HASI ZEN!!! Lehen egunetako urduritasunak, kezkak eta abar alde batera utzita, eta,  ikasle berriak, baita monitoreak ere, ezagutu ostean, kirola eta ondo pasatzeko momentua iritsi da. Prest al zaudete?

Jakin badakizue partidak datorren astean hasiko direla, beraz denbora soberan izango duzue denboraldi hasiera ederki prestatzeko.

ANIMU ASKO ETA GORA MARIAREN BIHOTZA!!!