2011/12/02

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO PALETA TXAPELKETA

Kaixo M.B.eko ikasleak!!
Gipuzkoako Eskolarteko Paleta  Txapelketan parte hartzera gonbidatzen zaituztet. 

Izena emateko epea abenduaren 1etik urtarrilaren 13ra irekita egongo da.
Txapelketa, Otsailaren 4tik hasita, apirila edo maiatza bitartera jokatuko da, parte-hartzaile kopuruaren arabera. 

Izena emateko jarri nirekin, Aitor, kontaktuan. 

Hona hemen txapelketari buruzko xehetasun gehiago:
Partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dira normalean (beste taldearekin beste egun batean adostu ezean). Partidak, etxean eta kanpoan jokatuko dira, horretarako etxeko taldeari dagokio epaile lanak betetzea, baita aktak behar bezala bete eta federaziora edo email honetara bidaltzea ere.

Bestaldetik, aurreko denboraldiekin alderatuz, arautegian aldaketa bat egon da materialari dagokionez.  Iaz guraso batzuen kexei kasu eginez, eta palen pisuari erreparatuz, aurten palen pisua zehaztea, erregulatzea eta palak homologatzeko erabakia hartu dugu.  Hala ere, azken momentuko aldaketa bat ere egon da.  Homologazioarekin hasi garenean konturatu gara guk hasieran aurreikusitako pisuetan ez direla sartzen orain arte egokitzat hartu ditugun alebin eta infantilen paletak, argi dago guk hasieran egindako proposamena  (alebinen paletak gehienez 350 gr. eta infantilenak gehienez 425gr.) ez dela guztiz erreala eta zuetako askok dituzuen paletak egokiak direla. Beraz, pisuen aldaketa egitea erabaki dugu. Homologazioarekin behar bezala jarrai dezagun barkatu eragozpenak. Horrela geldituko lirateke paleten pisuak:

EZAUGARRIAK
ALEBIN
INFANTIL
KADETE
Pisua
Gehienez 375 gr
Gehienez 450 gr
Gehienez 500 gr


Txapelketan parte hartzera animatuko zaretelakoan:

Ondo izan