2012/10/08

HEMENTXE GAUDE BERRIRO ERE!!

Kaixo familia!!!

Zer moduz zaudete? Ondo, ezta? Ikasturtea duela hilabete bat hasi zen eta seguru gaude dagoeneko lan- erritmoa eskuratu duzuela ;)

Eskola- kirolak ongi etorria eman nahi dizue eta gogorarazi, urte osoan zehar hemen izango gaituzuela kirol munduaren berri emateko prest: partiden ordutegiak, kirol bitxikeriak,...

Urriaren 1an Mariaren Bihotza Ikastolako eskola- kirola HASI ZEN!!! Lehen egunetako urduritasunak, kezkak eta abar alde batera utzita, eta,  ikasle berriak, baita monitoreak ere, ezagutu ostean, kirola eta ondo pasatzeko momentua iritsi da. Prest al zaudete?

Jakin badakizue partidak datorren astean hasiko direla, beraz denbora soberan izango duzue denboraldi hasiera ederki prestatzeko.

ANIMU ASKO ETA GORA MARIAREN BIHOTZA!!!

2012/05/30

HONDARRIBIKO RUGBY CROSSA

Ekainaren 10an Hondarriko Rugby Crossa ospatzen da.

http://www.youtube.com/watch?v=X-WkFaKOdms


Zuen kirol koordinatzailea bertan egongo da eta ahal duen guztia egino du!!

Seguru nago bere saltxan egongo dela!!!!! ;)

2012/05/21

Patinatzen





Aritz Azpirotzek Sorkuntza Bideo lehiaketaren II. edizioko irabazlea izan da banakako atalean. 









2012/04/17

GURE MONITOREA, BENETAN?

Lehendabizi ikus ezazue bideoa...ondoren...TXALOTU!!!!

 http://youtu.be/4H6sa4A74TU

Bai, Alain da, gure skate-eko monitorea. Berriro ere ahozabalik utzi gaitu, badirudi Alainen abilezia ez duela mugarik.

....!!

2012/02/14

Errealaren ERRONKA!!

4. postutik 17. postura 9 puntuko diferentzia dago soilik, hiru partidu hain zuzen ere. Barça eta Real Madrid alde batera utzita, gainerako taldeek, gure Errealak gogor eta kementsu ari da lanean kategoria mantentzeko. Atzeko garaipenarekin, egundoko aurrerapauso egin zuen.

27 punturekin sailkapenaren 11. postuan dago. Indarberrituak atera ziren gure jokalariak eta arnasa apur bat hartzeko  aukera izango dute egun hauetan, baina erlaxatu gaba, eh!!!! Lanean jarraitu, bide luzea geratzen zaigu eta.
Animu eta GORA ERREALA!!

2012/01/25

DANBORRAK JOTZEN!!!!

Pasadan astean, Mariaren Bihotzak,  Donostiako eguna ospatu zuen. Gurasoei eskainitako jaialdian gure ikasleek ederki jo zuten; erritmoa galdu gabe eta besoak gogor  astinduz, gure patio ederra dardarka hasi zen.

Ikus ezazue gure ikasleen planta!!!!






2012/01/16

MBko kirolariak JO-TA- KE!!

MB JOTAKE!!!

Mariaren Bihotza Ikastolako kirolariek gogor egiten dute lan egunero hobetzeko, garaipena 2. maila batean utzita, hobekuntza pertsonala bilatzen dute. Ahal duten guztia ematen dute beti eta argi daukate hobetzeko iraunkorrak izan behar direla.

Hori dela eta, 6. mailako saskibaloiko taldeak asteburu honetan urtean zehar egindako lanaren fruituak jaso ditu: urteko lehenengo garaipena!! Zorionak!! Irabaztea ez da garrantzitsuena, baina talde honek behar zuen eta, ezinbestekoena, merezi zuen!!

Jarraitu horrela neska- mutilak!!

2012/01/10

ONGIETORRIA 2012!!

2012. urtean gaude!!!!

Duela egun batzuk oporrak bukatu ziren eta ikastolara bueltatu zinaten gogo handiz eta indar berrituak, lagunak ikusteko irrikitan eta kirola egiteko garaia noiz iritsiko zain. Jakin ezazue, Eskola- kirola ez dela zuetaz ahaztu eta zuen zain egon dela oporretan egon zaretan bitartean.

Dagoeneko entrenamenduekin hasi gara eta asteburu honetan urte honetako lehenengo partidak ditugu, beraz
ONGIETORRIAK eta ANIMU!!! 

**
Oroigarritzat hona heman 2011n 5. eta 6. mailako ikasleek osatzen duten taldearen argazki batzuk. (Amara Berriren aurkako partida ikus dezakezue):


Partida aurretiko txarla!!



Taldea berotzen!!

Korner bat defenditzen!

Gure ikasleak lehian!!

Jokoan!!