2011/12/02

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO PALETA TXAPELKETA

Kaixo M.B.eko ikasleak!!
Gipuzkoako Eskolarteko Paleta  Txapelketan parte hartzera gonbidatzen zaituztet. 

Izena emateko epea abenduaren 1etik urtarrilaren 13ra irekita egongo da.
Txapelketa, Otsailaren 4tik hasita, apirila edo maiatza bitartera jokatuko da, parte-hartzaile kopuruaren arabera. 

Izena emateko jarri nirekin, Aitor, kontaktuan. 

Hona hemen txapelketari buruzko xehetasun gehiago:
Partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dira normalean (beste taldearekin beste egun batean adostu ezean). Partidak, etxean eta kanpoan jokatuko dira, horretarako etxeko taldeari dagokio epaile lanak betetzea, baita aktak behar bezala bete eta federaziora edo email honetara bidaltzea ere.

Bestaldetik, aurreko denboraldiekin alderatuz, arautegian aldaketa bat egon da materialari dagokionez.  Iaz guraso batzuen kexei kasu eginez, eta palen pisuari erreparatuz, aurten palen pisua zehaztea, erregulatzea eta palak homologatzeko erabakia hartu dugu.  Hala ere, azken momentuko aldaketa bat ere egon da.  Homologazioarekin hasi garenean konturatu gara guk hasieran aurreikusitako pisuetan ez direla sartzen orain arte egokitzat hartu ditugun alebin eta infantilen paletak, argi dago guk hasieran egindako proposamena  (alebinen paletak gehienez 350 gr. eta infantilenak gehienez 425gr.) ez dela guztiz erreala eta zuetako askok dituzuen paletak egokiak direla. Beraz, pisuen aldaketa egitea erabaki dugu. Homologazioarekin behar bezala jarrai dezagun barkatu eragozpenak. Horrela geldituko lirateke paleten pisuak:

EZAUGARRIAK
ALEBIN
INFANTIL
KADETE
Pisua
Gehienez 375 gr
Gehienez 450 gr
Gehienez 500 gr


Txapelketan parte hartzera animatuko zaretelakoan:

Ondo izan

2011/11/15

Ureko Jaialdia!!

Egun on guztioi:

Asteburu honetan Ureko Jaialdia ospatuko da Zuhaiztiko polikiroldegian. Eskola- kirolean parte hartzen duten  L.H. 3. eta 4. mailako ikasleek primeran pasatzeko aukera ezinhobea dute larunbatean  Zuhaiztiko igerilekuan.
Ikasleek joko ezberdinetan hartuko dute parte, hala nola, igerileku zati bat urpean ibili urperaturik dauden uztai batzuen barnetik igaroz; puzgarri ezberdinetara, olagarroa, zizarea... igo, bertatik salto egin; txirrista handitik, era ezberdinetara irristatu; flotagarria den tapizaren gainazaletik oinez ibili, etb.

Joko hauek 50 minutuz iraungo dute gutxi gorabehera.  Gure taldeak  9:00etan hartuko du parte, beraz, 8:30etan geratuko gara Polikiroldegiaren ate aurrean.

2011/10/23

Maddi Aizpurua Euskadiko Surf Txapelduna!!

Gure ikastolako 6. mailako Maddi Aizpuruak  Euskadiko Surf Txapelketaren Txapela eskuratu du.

Ikastolako Kirol Txokotik zoriondu nahi zaitugu Maddi:


ZORIOOONAAKKK!!!!!
 

2011/10/19

ASTEBURU HONETAN ATSEDENA!!

Egun on guztioi:

Ikastolako taldeek  larunbatean partida guztiak jolastu zituzten eta gure lehenengo partidak izateko,  sentsazioak onak izan ziren. Jokalari guztien portaera ezinhobea izan zen; kementsu, ahal zuten guztia emateko eta ondo pasatzeko asmoz etorri ziren.

Zorionak eta berdin jarraitu!!!

Gogoratu nahi dizuet asteburu honetan atsedena dugula eta ez dugula partidarik jolastuko.

2011/10/10

ASTEBURU HONETAN GURE LEHENENGO PARTIDA!!!

Egun on guztioi!!

Kirol patronatuak partiduen egutegia burutu du dagoeneko eta larunbata honetan, urriak 15, gure taldeek aurtengo denboraldiko lehengo partida jolastuko dute. Partiduen datak, orduak, aurkariak, etab. begiratu ahal izango dituzue bai ikastolako sarrerako kortxoan, bai blog honetako partiduak sarreran.

ZORTE ON OPA DIZUEGU GUZTIOI!!!

ETA GOGORATU, KIROLA LAGUNEKIN EGOTEKO, OSASUNTSU MANTENTZEKO ETA  ONDO PASATZEKO TRESNA DUGU!!!

BERAZ, DISFRUTATU EZAZUE!!

2011/09/07

ONGI ETORRIAK!!!

  
Guraso agurgarriok:

Ongi etorriak ikastolara! Eskola- kirola martxan jarri da eta dagoeneko zerrendak eginak daude. Dena den, apuntatu nahi duenak aukera izango du. Zerrendak irekita egongo dira  irailaren 14a  arte, idazkaritzan.  Animatu zaitez!

Mila esker.

Estimados padres/madres:

¡Bienvenidos a la ikastola! El deporte extraescolar ha comenzado a trabajar y ya tenemos las listas de nuestr@s deportistas. De todas formas, las listas estarán abiertas hasta el 14 de septiembre para quien quiera apuntarse. Animatu zaitez!



Muchas gracias.

2011/05/23

GORA ERREALA!!

Anoetako gurutze gorriak lan asko izan zuen larunbatean. Errealak Getaferen aurka jokatutako partidan gorriak ikusi zituzten bai jokalariek, bai zaleek. 9. minutuan Getaferen golarekin...:(:( sustu ederra hartu genuen eta izerdi hotzekin hasiak geunden. Baina burruka sutsu baten ondorioz merezitako gola eskuratu zuen Errealak.

Hurrengo urtean munduko ligarik onenean jarraituko du talde Txuri- urdinak!!!

ZORIONAK!!!

2011/04/13

SASKIBALOIKO PARTIDA!!

Ostegun honetan arratsaldeko 20:30etan Lagun Aro eta Bizkaia Bilbao Basket-en arteko partida ikusteko  aukera izango duzue. Sarrerak dohainik dira, anima zaitezte!!!

2011/03/22

Ongi etorriak!

Kaixo guztioi!!

Añadir leyenda
Ongi etorriak Mariaren Bihotzeko Kirol Txokora!! Kirola gustukoa dutenentzako bloka dugu honakoa!! Ondo pasa eta zaindu zaitezte!!!!