2012/01/25

DANBORRAK JOTZEN!!!!

Pasadan astean, Mariaren Bihotzak,  Donostiako eguna ospatu zuen. Gurasoei eskainitako jaialdian gure ikasleek ederki jo zuten; erritmoa galdu gabe eta besoak gogor  astinduz, gure patio ederra dardarka hasi zen.

Ikus ezazue gure ikasleen planta!!!!






2012/01/16

MBko kirolariak JO-TA- KE!!

MB JOTAKE!!!

Mariaren Bihotza Ikastolako kirolariek gogor egiten dute lan egunero hobetzeko, garaipena 2. maila batean utzita, hobekuntza pertsonala bilatzen dute. Ahal duten guztia ematen dute beti eta argi daukate hobetzeko iraunkorrak izan behar direla.

Hori dela eta, 6. mailako saskibaloiko taldeak asteburu honetan urtean zehar egindako lanaren fruituak jaso ditu: urteko lehenengo garaipena!! Zorionak!! Irabaztea ez da garrantzitsuena, baina talde honek behar zuen eta, ezinbestekoena, merezi zuen!!

Jarraitu horrela neska- mutilak!!

2012/01/10

ONGIETORRIA 2012!!

2012. urtean gaude!!!!

Duela egun batzuk oporrak bukatu ziren eta ikastolara bueltatu zinaten gogo handiz eta indar berrituak, lagunak ikusteko irrikitan eta kirola egiteko garaia noiz iritsiko zain. Jakin ezazue, Eskola- kirola ez dela zuetaz ahaztu eta zuen zain egon dela oporretan egon zaretan bitartean.

Dagoeneko entrenamenduekin hasi gara eta asteburu honetan urte honetako lehenengo partidak ditugu, beraz
ONGIETORRIAK eta ANIMU!!! 

**
Oroigarritzat hona heman 2011n 5. eta 6. mailako ikasleek osatzen duten taldearen argazki batzuk. (Amara Berriren aurkako partida ikus dezakezue):


Partida aurretiko txarla!!



Taldea berotzen!!

Korner bat defenditzen!

Gure ikasleak lehian!!

Jokoan!!